XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

egonkortasun ezaren eta segurtasun ezaren sentimenduak eragiten baititu bakea baino gehiago, eta, beraz, armamentu-lasterketa abiarazi ohi du.

Politika eta nazio edo nazioarteko antolamendua sentimendu bakar batean oinarritzea, eta batez ere beldurra bezalako sentimendu irrazionalean, guztiz faltsua dirudi, bakearen oinarri bakartzat soilik arlo ekonomikoa, edo zuzenbidezkoa, edo morala hartzea bezain gezurrezkoa, hain zuzen.

Gainera, izu bidezko bakearen zaleek (uste sendoaz baino gehiago, bake beharrez) desiratzen duten helburuaren araberako razionaltasunak ez du gizadia Estatuburu baten erabaki irrazionaletatik babesean jartzen, ez eta munduko politikaren erantzukizuna dutenen maniobra arriskutsuetatik salbu ere.

Izan ere, azkenean, beldurrak, sortzen duen segurtasun eza eta kitzikaduragatik, sarritan gerrara eramaten du, jarrera irrazionalak eraginez, edo bestela, nekea eta koldarkeria direla medio, konkistatzaile baten goranahiaren eskuetan beren buruak uztera bultzatzen du.

Egia esan, gizadia konformatuko litzateke, zirkunstantzialki, ezer hoberik ezean, izu bidezko bakearekin, baldin eta elkarte bateko eta besteko politikak ez balitu arriskuan jarriko bi erregimen etsaiek defendatzen dituzten balio eta printzipioak.

Hipotesi hau utopikoa da, politikaren ukapena baitakar, potentzien etsaitasunaren ukapenaren bidez.

Nekez nahi izaten du Estatu batek gerra beragatik soilik, baina, boteretsua izan nahi izatean, borondate honek gerra nahitaezkoa egiten duen egoera eragiten du, azkenean.

Beste hitzetan, gerra bitarteko bat da, bere burua gainditu egiten duen helburu baten zerbitzura dagoena.

Beraz, ekintza belikoa zentzugabe bihurtzen duen doktrina, gerra gehiegikeria eta miseriaren iturri litzatekeela argudiatuz, oraindik ere azaleko doktrina da, Estatuek, sarritan, sasi-bidegabekeria bat konpontzeko, edo ordena berri bat eraikitzeko, jotzen baitute gerrara.

Ukaezina da gerrak, bere hondamenarekin, giza taldearen zorionaren aukerak oztopatzen dituela; bestalde, ordea, gizakiek beren zorion asmoak betetzeko egiten dute gerra.

Gerrak kentzen digun hura gerra bera egiteko arrazoi bihurtzen da.

Alderdi honetan, ez dago ezer argiagorik iraultza baino, hitzaren zentzu modernoan, hau da, gerra iraultzailearen zentzuan.

Gerraren esanahia, edonola ere, ez da ondorioztatzen bere zirkunstantziak eta emaitzak beltzez margotuak aurkeztuz.

Aitzitik, gizakiak, zoritxarrean eta beharrean, indar jainkotiarraren agerraldi itzela bilatzeko tentaldia izan ohi du, edo, jainkotiarra ez bada ere, gutxienez, bai agerraldi itzela eta sekulakoa bilatzeko tentaldia.

Zentzu horretan egin ohi da maiz gerraren apologia.

Bertan osagarri moral bat aurkitzen dutenek ez dute nahitaez huts egiten: horien ikuspuntua gerran soilik moraltasun eza eta usteltzea aurkitzen dutenena bezain egoki justifika daiteke. 71 Gerraren apologiaren gaia aipatzen denean, berehala etortzen da burura J. DE MAISTRE-ren filosofia kontrairaultzailea: gerra jainkotiarra da bere baitan, munduaren lege bat denez gero,